Enpresa eta erakundeetarako asegurua

Kalte materialetarako aseguruak

Komertzioetarako, bulegoetarako eta industriarako arrisku anitzekoak

Suteak, lapurretak edo uholdeak eragindako kalteen, kristalen, makinen matxuraren edo erantzukizun zibilaren poliza konbinatuak, besteak beste.

Arlo
teknikoak

Eraikuntzarako, industriarako eta ingeniaritza-proiektuetarako estaldura espezializatuak: eraikuntzako edozein arrisku, makinen matxura edo garraioekin lotutakoa.

AURREKONTUA BEHAR AL DUZU?

Ondarearen eta erantzukizuneko aseguruak

 Erantzukizun zibila

Asegurudunak ustekabean eragindako gorputzeko kalteak eta/edo kalte materialak direla eta hirugarren pertsona batzuek egindako erreklamazioen estaldura. Epaiketatik eratorritako gastuak ere estalita daude.

 Administratzaileen eta zuzendarien erantzukizuna

 Aseguratutako erakundeetako zuzendaritzako edo administrazioko karguei egotz dakiokeen erantzukizunaren estaldura.

 Ingurumeneko erantzukizuna

 Aseguratutako jarduerak eragindako bat-bateko edo pixkanakako kutsadurak ingurune naturalari edo giza inguruneari eragindako kalteen erantzukizunaren eta konponketaren estaldura.

Galerak eta kontingentziak

Aseguratutako ekitaldietatik eratorritako galera ekonomikoengatiko kalte-ordaina (irabaziak galtzea, ikuskizunak bertan behera geratzea eta abar).

AURREKONTUA BEHAR AL DUZU?

Pertsonen aseguruak

Istripuen poliza kolektiboak

Aseguratutako pertsonen heriotzagatiko edo baliaezintasunagatiko kalte-ordainak. Istripu-polizek osasun-gastuen eta beste prestazio batzuen estaldura jaso dezakete.

Gizarte-aurreikuspeneko produktuak

Bizitzako, osasuneko, pentsio eta aurrezkien aseguruak eta prestazio sozialak osatzera bideratutako beste produktu batzuk.

Bajagatiko subsidioa

Edozein prestazio sozialekin (autonomoak edo erregimen orokorrekoak) bateragarria eta harekiko osagarria den gaixotasunagatiko edo istripuagatiko eguneroko prestazioa.

Bidaiako laguntza

Arrazoi profesionalak direla eta lekuz aldatutako pertsonen babes integralerako poliza konbinatuak.

AURREKONTUA BEHAR AL DUZU?

Beste aseguru eta programa batzuk

Eraikuntza

Eraikuntza berriko edo birgaikuntzako proiektuetarako aseguru-eskaintza integrala (eraikuntzako arrisku orotakoa, fidantzamendukoak, hamar urterakoa, erantzukizun zibila).

Garraioak

Ondasunen edo merkantzien garraio-jarduerekin lotutako kalteen, lapurretaren eta beste kontingentzia batzuen inguruko poliza konbinatuak.

Finantza-aseguruak

Kreditu- eta kauzio-aseguruak finantza-bermeak eratuta jarduera industriala edo komertziala errazteko.

Aseguru-programak

Enpresen eta erakundeen behar guztiei erantzun integralak emateko aseguru-programen diseinua eta kudeaketa.

AURREKONTUA BEHAR AL DUZU?

Aseguruak irizpide kolektiboekin kudeatzen eta prezio eta balio kooperatiboak eskaintzen ditugu