Kontsultoretza eta aholkularitza

Kontsultoretza

Ekonomia sozial eta solidariorako, eta energia berriztagarrietarako aseguru-programen kudeaketan dugun esperientziak eta espezializazioak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu

INFORMAZIO GEHIAGO

Diagnostikoa eta optimizazioa

Merkatu aseguratzailera transferitutako arriskuen kudeaketaren, aseguratutako bermeen eta kostu ekonomikoaren artean konbinaziorik onena izatera dago zerbitzua zuzenduta.

Programa egindako jarduerara egokitzen den zehazteko azterketa.

Honako hauen berrikusketa:

  • Aseguratutako kapitalen zehazte-irizpideak, kalte-ordainen mugak eta frankiziak.
  • Lege-betebeharrak.
  • Finantza-erakundeekiko betebeharrak.
  • Efektu-datak eta ordainketa mota.
  • Berritzeko irizpideak.
  • Kudeaketa-tresnen eskuragarritasuna.
INFORMAZIO GEHIAGO

Due Diligence

Arriskuen kudeaketa egokiak proiektuen garapenean inplikatutako eragile guztiei eragiten die, batez ere finantzazioari lotutakoei, aktiboetan eta produkzioan interesak jarrita dituztenei edo kontratuzko eta kontratuz kanpoko erantzukizunak bete ditzaketenei.

INFORMAZIO GEHIAGO

Arçk honako hauek uztartzen dituen zerbitzua eskaintzen du: finantzatu beharreko proiektuaren berrikusketa orokorra, kontratuen azterketa, Project Financera egokitutako arriskuen identifikazioa, azterketa eta balorazioa, eta aseguru-programen proposamena edo egiaztapena.

Aseguru etikorako balorazioa

Arçko espezialistok egiaztatzen dugu aseguru-polizak egokiak diren etiko eta solidario gisa ziurta daitezen gero.

Honako hauek dira baloratzeko irizpideak:

  • Gardentasuna.
  • Iraunkortasun sozialaren sustapena.
  • Ingurumeneko iraunkortasunaren sustapena.
INFORMAZIO GEHIAGO

Aseguru etikoen esparruan pilatuta dugun esperientziari esker, ekonomia sozialerako eta solidariorako aseguruen merkatuan orientazio egokia eskaintzeko gomendioak, diagnostikoak, optimizazioa eta balorazioak eskain diezazkizukegu.