Talde bat

Errealizazio pertsonalerako eta ekonomia sozialeko balioak praktikan jartzeko gune gisa enpresa kooperatiboa eraikitzeko elkartu diren aseguruen eta kudeaketaren arloetako profesionalek osatutakoa. Asegurua pertsonentzako erabilgarria den, aberastasun sozioekonomikoa sortzen duen eta errealitate politikoa eta ekonomikoa aldarazten dituen elkartasuneko tresna bihurtu nahi dugu.

 Proiektua osatzen dugun pertsonok bizitzarako hautatu dugun aukera delako eta enpresa demokratikoa, partaidetua, independentea eta autokudeatua eraldaketa sozialerako bitartekoa delako gara kooperatiba.

Erakunde demokratikoa

Enpresa-bikaintasunagatik kezkatuta eta ekonomia sozialaren eta solidarioaren eta jabetza kolektiboaren printzipioetan oinarrituta dagoena:

Autokudeaketa: gure ibilbide profesionala garatzeko garaian, erantzukizuna, lankidetza eta autonomia eskatzen dizkiegu geure buruei.

Demokrazia ekonomikoa: taldeko laneko metodologiak eta partaidetzakoak garatzen ditugu enpresako esparru guztietan.

Garapen iraunkorra: gizarteaz kezkatzen gara eta gizarte eta ingurumen mailako irisgarritasuneko irizpide zorrotzak aplikatzen ditugu.

Elkartasuna: erakunde mailako gure ekosistemarekin elkarlana bideratzen dugu gizarte eta ekonomia mailetako aldaketa-prozesuak bultzatzeko.