Aurrekontuak
Arç-en, 40 urte baino gehiago daramagu partikularrei, enpresei eta ekonomia solidarioko erakundeei aseguru etikoekin erlazionatutako zerbitzuak eskaintzen. Guztira, 3.000 erakunde eta 250.000 pertsona baino gehiagok jo dute gure artekaritzarengana aseguruak kontratatzeko.
Partikularrak eta familiak
Ezagutu etxerako, autorako, bizitzarako, istripuetarako, bizikletetarako, pentsio- eta aurrezki-planetarako eta bidaia-laguntzarako gure aseguru etikoen eskaintza.
Enpresak eta erakundeak
Erakundeen eta enpresen esku jartzen dugu kalteen, erantzukizuneko eta istripuen aseguruen eskaintza. Zure beharren arabera pertsonalizatutako eta haietara egokitutako produktuak eskaintzen ditugu.
- Komertzioetarako, bulegoetarako eta industriarako arrisku anitzekoak
- Arrisku orotakoa eta eraikuntza
- Erantzukizun zibila
- Administratzaileen eta zuzendarien erantzukizuna
- Ingurumen-erantzukizuna
- Eraikuntzako hamar urterako asegurua
- Aseguru kolektiboa
- Hitzarmen kolektiboko derrigorrezko asegurua
- Bidaia-laguntza kolektiboentzat
- Bajagatiko subsidioa
- Enpresetarako beste aseguru batzuk
Energia berriztagarriak
Ekonomia sozial eta solidariorako eta energia berriztagarrietarako aseguru-programen kudeaketan dugun esperientziak aholkularitza-zerbitzu pertsonalizatuak eskaintzeko aukera ematen digu.