Enpresen eta erakundeen aseguruak

Kalte materialetarako aseguruak

Komertzioetarako, bulegoetarako eta industriarako arrisku anitzekoak

Suteek, lapurretek edo uholdeek eragindako kalteen, kristalen, makinen matxuren edo erantzukizun zibilaren poliza konbinatuak, besteak beste.

Arlo teknikoak

Eraikuntzarako, industriarako eta ingeniaritza-proiektuetarako estaldura espezializatuak: eraikuntzako edozein arrisku, makinen matxurak edo garraioekin lotutakoak.

vols fer un pressupost?

Ondarearen eta erantzukizuneko aseguruak

Erantzukizun zibila

Asegurudunak ustekabean eragindako gorputzeko kalteak edota kalte materialak direla eta hirugarren pertsona batzuek egindako erreklamazioen estaldura. Epaiketetatik eratorritako gastuak ere estalita daude.

Administratzaileen eta zuzendarien erantzukizuna

Erakunde aseguratuetako zuzendaritzako edo administrazioko karguei egotz dakiekeen erantzukizunaren estaldura.

Ingurumen-erantzukizuna

Jarduerak aseguratuak eragindako bat-bateko edo pixkanakako kutsadurak ingurune naturalari edo giza inguruneari eragindako kalteen erantzukizunaren eta konponketaren estaldura.

Galerak eta kontingentziak

Ekitaldi aseguratuetatik eratorritako galera ekonomikoengatiko kalte-ordaina (irabaziak galtzea, ikuskizunak bertan behera geratzea eta abar).

vols fer un pressupost?

Pertsona-aseguruak

Istripu-poliza kolektiboak

Pertsona aseguratuen heriotzagatiko edo ezintasunagatiko kalte-ordainak. Istripu-polizek osasun-gastuen eta beste prestazio batzuen estaldura jaso dezakete.

Gizarte-aurreikuspeneko produktuak

Bizitza-, osasun-, pentsio- eta aurrezki-aseguruak eta prestazio sozialak osatzera bideratutako beste produktu batzuk.

Bajagatiko subsidioa

Edozein prestazio sozialekin (autonomoak edo erregimen orokorrekoak) bateragarria eta harekiko osagarria den gaixotasunagatiko edo istripuagatiko eguneroko prestazioa.

Bidaia-laguntza

Arrazoi profesionalak direla-eta lekuz aldatutako pertsonen babes integralerako poliza konbinatuak.

vols fer un pressupost?

Beste aseguru batzuk

Eraikuntza

Eraikuntza berriko edo birgaikuntzako proiektuetarako aseguru-eskaintza integrala (eraikuntzako arrisku orotakoa, fidantzamendukoak, hamar urterakoa, erantzukizun zibila).

Garraioak

Ondasunen edo merkantzien garraio-jarduerekin lotutako kalteen, lapurreten eta beste kontingentzia batzuen inguruko poliza konbinatuak.

Finantza-aseguruak

Kreditu- eta kauzio-aseguruak finantza-bermeak eratuta jarduera industriala edo komertziala errazteko.

Aseguru-programak

Enpresen eta erakundeen behar guztiei erantzun integralak emateko aseguru-programen diseinua eta kudeaketa.

vols fer un pressupost?

Aseguruak irizpide kolektiboei jarraikiz kudeatzen ditugu, eta prezio eta balio kooperatiboak eskaintzen