Aholkularitza
Aholkularitza
Ekonomia sozial eta solidariorako eta energia berriztagarrietarako aseguru-programen kudeaketan dugun esperientziak eta espezializazioak aholkularitza-zerbitzuak eskaintzeko aukera ematen digu
Diagnostikoa eta optimizazioa
Aseguru-merkatura transferitutako arriskuen kudeaketaren, berme aseguratuen eta kostu ekonomikoaren arteko konbinaziorik onena izatera dago zerbitzua zuzenduta. Programa egindako jarduerara egokitzen den zehazteko azterketa. Honako hauen berrikusketa:
- Kapital aseguratuaren zehazte-irizpideak, kalte-ordainen mugak eta frankiziak.
- Lege-betebeharrak.
- Finantza-erakundeekiko betebeharrak.
- Efektu-datak eta ordainketa mota.
- Berritzeko irizpideak.
- Kudeaketa-tresnen eskuragarritasuna.
Due Diligence
Arriskuen kudeaketa egokiak proiektuen garapenean inplikatutako eragile guztiei eragiten die, batez ere finantzazioari lotutakoei, aktiboetan eta produkzioan interesak jarrita dituztenei edo kontratuzko eta kontratuz kanpoko erantzukizunak bete ditzaketenei.
Arç-ek honako hauek uztartzen dituen zerbitzua eskaintzen du: finantzatu beharreko proiektuaren berrikusketa orokorra, kontratuen azterketa, Project Finance proiektura egokitutako arriskuen identifikazioa, azterketa eta balorazioa, eta aseguru-programen proposamena edo egiaztapena.
Aseguru etikoetarako balioespena
Arç-eko espezialistok aseguru-polizak egokiak diren egiaztatzen dugu, gero etiko eta solidario gisa ziurta daitezen.
Honako hauek dira baloratzeko irizpideak:
- Gardentasuna.
- Iraunkortasun sozialaren sustapena.
- Ingurumen-iraunkortasunaren sustapena.