Arç Cooperativa

Ekonomia sozialaren eta solidarioaren sektorean, elkarteen munduan eta energia berriztagarrietan espezializatutako aseguru-artekaritza gara. Aseguru etikoen eta solidarioen kudeaketa integralaren aldeko apustua egin dugu, aholkularitza- eta artekaritza-zerbitzuen bidez.

1983ko udaberrian jaio ginen, kooperatibismo autokudeatzailearen balioen eta enpresa-kudeaketa eragingarriaren arteko bateragarritasuna lortzeko asmoz. Gaur egun, 3.500 kooperatiba eta bestelako erakunde baino gehiagoren aseguru-programak izapidetzen ditugu; halaber, 250.000 lagunen aseguru-beharrei estaldura ematen diegu urtero.

Balio kooperatiboak

Geure egin ditugu kooperatibismoaren, bata bestearekiko laguntzaren, erantzukizunaren, demokraziaren, berdintasunaren, ekitatearen eta elkartasunaren balioak. Gainera, zintzotasunaren, gardentasunaren, erantzukizun sozialaren eta gainerakoekiko eta ingurunearekiko kezkaren balio etikoetan sinesten dugu. Geure egin ditugu elkar-lankidetzaren printzipioak, aseguruen erosketa kolektiboaren bidez. Elkarteen munduko eta ekonomia sozial eta solidarioaren alorreko hirurogei kolektibok baino gehiagok finkatu dituzte lankidetza-akordioak gurekin.

Gure aliantzak ezagutu nahi al dituzu?
joan-peiró

“Lankidetza-lana ekintza sozialeko lana da, nabarmenki positiboa eta mundu berri bat eraikitzea xede duena”. Joan Salas Anton.

Berrikuntza

Aseguruen kudeaketak autokudeaketaren eta demokraziaren printzipioetatik aldenduta dagoen esparrua dirudien arren, Arç Cooperativa osatzen dugunok hogeita hamar urte baino gehiago daramagu arriskuen aurreikuspena eta gizarte bidezkoagoaren eta ekonomia solidarioaren sustapena batzen. Horregatik, aseguru etikoak eta solidarioak bultzatu ditugu, eta aseguruen kontzeptu berri horren helburua jatorrizko mutualismoaren eta banku etikoen jardunbide etikoa eta solidarioa aseguruen merkatura itzultzea da.

Xehetasun gehiago nahi al duzu?
EthSI zigilua

Kudeaketa etikoaren eta solidarioaren kalitate arloko EthSI (Ethical and Solidarity Based Insurance) ziurtagiria duen Europako lehen aseguru-artekaritza gara.

grup ecos
Ekonomia solidarioarekiko daukagun lotura aspalditik datorkigu. Gaur egun, Arç Cooperativa Ekonomia Solidarioaren Sareko (XES) eta Kataluniako Laneko Kooperatiben Federazioko (FCTC) kide aktiboa eta banku etikoko erakundeetako bazkidea da (Coop57 eta Fiare Banca Ética, esate baterako).

Komunitatea

Elkar-lankidetzaren eta merkatu soziala haztearen aldeko gure apustuak aliantzak sortzera eraman gaitu.

caes
SERYES artekaritzarekin batera, CAES marka eratu dugu, Espainiako estatuan aseguru etikoak eta solidarioak bultzatzeko.

ecos

Beste dozena bat kooperatibarekin batera, Ecos talde kooperatiboko kideak gara.

Previsora General mutualitatearekin batera, MutualCoop sustatu dugu, ekonomia sozial eta solidarioen sektoreko enpresei hitzarmen kolektiboetan oinarritutako aseguruak eskaintze aldera. MutualCoop-ek finantza etikoen printzipioak hartzen ditu oinarri.

Opcions

Opcions de consum responsable kooperatiba sortzeko prozesuan parte hartu dugu; horrekin lotuta, partikularrentzako aseguru-hornitzaileak gara.