Aseguru etikoak
Zer dira aseguru etikoak?
Arç Cooperativa-rentzat, irizpide etikoak eta solidarioak oinarri hartuta kudeatutako aseguruek zabaldu beharreko onura sozialak eskaintzen dituzte, eta banku etikoen eta mutualismoaren berezko jardunbideak ekartzen dituzte aseguruen merkatura. Aseguruak komunitate-tresnatzat jotzen ditu mutualitateak; ekitateak finantzaketa modu horretarako sarbide unibertsala bermatzen du, eta gardentasunak berdintasunen arteko harremana proposatzen; hiru horiek dira aseguru etikoen oinarriak.
EthSI zigilua
Arç Cooperativa da erregistro maila gorenarekin aseguru etikoak eta solidarioak kudeatzeko EthSI zigiluarekin erregistratutako aseguruen Europako lehen bitartekaria. Zigilu horrek etikoki zuzendutako eta ikuspegi sozialetik arduratsuak diren erantzukizun sozialeko eta inbertsioko jardunbideak zein erakundeen beste portaera etiko batzuk betetzen direla ziurtatzen du; horietako batzuk dira, adibidez, ekonomia sozialarekiko lotura eta banku etikoko erabiltzaile izatea. Zigilu horren irizpideak produktuetara zein aseguru-etxeetara eta -kudeatzaileetara bideratuta daude. Finantza Etikoen Behatokiak ebaluatzen ditu urtero batzorde independente baten bidez.
Finantza etikoak eta solidarioak
Aseguruak finantzaketa modu aurreratua dira; bankuen eta kredituaren moduko finantza-zerbitzua. Bankuekin gertatzen den moduan, aseguruen sektorean ere inbertsioa da irabazi-iturri nagusia, baina lotura sozialak eta komunitate-loturak ezartzeko aukera ere eman behar da. Aseguru-kontsumitzaileentzat garrantzitsua da aseguru-sistemak dirua nola erabiltzen duen jakitea. Horrekin lotuta, aseguru etikoak eta solidarioak finantza etikoen sistemaren baitan daude. Finantzaketa etikoa denean, aurreztaileek, pertsonek edo erakundeek beren aurrezkiak non inbertitzen dituzten jakiteko eskubidea erabil dezakete. Ondorioz, finantza-erakundeek etikaren ikuspuntutik gaitzesgarriak diren jarduerak finantzatzeari utzi, eta gizarte eta ingurumen mailako edukiko proiektuetan bakarrik inbertitzen dute. Horrek, era berean, krediturako sarbidea errazten die tradizioan hartatik kanpo geratu izan diren kolektiboei.
4 galdera garrantzitsu
1.
Aseguru etikoak eskaintzen badituzue, zergatik egiten duzue lan batzuetan EthSI zigilurik gabeko aseguru-etxeekin?
Arç Cooperativa-rentzat, aseguru etikoen garapena prozesu bat da. Oraindik ezin ditugu ase aseguruak eskaintzen dizkiegun enpresa, erakunde eta pertsona guztien aseguru-beharrak ziurtatutako produktu etiko eta solidarioekin soilik; izan ere, ez dago ziurtatutako behar adina aseguru-etxe horretarako. Dinamika hori, ordea, aldatzen ari da: gaur egun, aseguru etikoak eskaintzeko ziurtagiria duten aseguru-etxeek 800 milioi euro inguruko prima-bolumena dute urteko Estatuan.
2.
Arç Cooperativa-k zergatik ez du lan egiten aseguru-etxe ziurtatuekin soilik?
Gure helburua ekonomia solidarioko eta elkarteen munduko erakundeen aseguru-behar guztiak asetzea da. Guretzat, halako beharrei ziurtatutako produktuekin erantzutea da garrantzitsuena, baina erantzun ezin diegunean, erosketa-ahalmena areagotu eta presioa egiten dugu aseguru-etxeek EthSI erregistroa lortzeko urratsekin aurrera jarrai dezaten. Trantsizio-aldi horretan, gure bezeroek abantailazko prezioak eskuratzea lortzen dugu, erosketa kolektiboari esker.
3.
Zer auditoretza mota gainditzen dituzte zigilu horrekin ziurtatutako aseguru-etxe eta artekaritzek?
Finantza Etikoen Behatokiak (zigilua kudeatzen duena) oinarrizko parametro batzuei buruzko informazio esanguratsua eskatzen du, eta erregistro maila zehazten. Arç Cooperativa-ren moduko artekaritzen kasuan, iraunkortasun-memoriaren indarraldia eta aurreko ekitaldietan hobe zitezkeen alderdiak konpondu ditugun zehazteko eskatzen digu. Badago zigilu horrek ebaluatzen duen beste alderdi bat ere: enpresa mota eta haren kode etikoa. Hirugarren aldagai nagusia, aldiz, erakundeak banku etikoen hornitzaile gisa izan duen bilakaera da.
4.
Arç Cooperativa-k berma al diezadake kontratatzen ditudan aseguruetako primak ez direla oso etikoak ez diren negozioetan berrinbertituko?
Finantza Etikoen Behatokiak aseguru-etxe bat erregistratzen duenean, inbertsioen “ehuneko” bat ikuspegi etikotik arduratsua dela zehazten da erregistroaren oinarrizko gaman. Ondorioz, oraingo trantsizio-aldian, baliteke inbertsioaren zati bat ez izatea arduratsua ikuspegi sozialari dagokionez. Dena den, “sentsibilitate etiko goreneko” inbertsioak izenekoetan (armamentua edo paradisu fiskalak, adibidez) inbertitzen duen ziurtatutako aseguru-etxeren bat topatuz gero, Behatokiak zigilua kenduko lioke.