Ezbeharren eta prestazioen kudeaketa
Pertsona, enpresa eta erakundeekin konpromisoa
Gugan konfiantza duzuen pertsona, familiak, erakundeak eta enpresak une oro ondo lagunduta egotea nahi dugu. Horregatik, eskura izango duzue zuen ezbeharrak modu hurbil eta pertsonalizatu batean kudeatuko dituen profesional-talde bat, aldi berean arina eta eraginkorra izango dena.
Kalitatezko erantzun pertsonalizatua
Gertuko kooperatiba bat osatzen dugu, gugan uste osoa duzuen erakunde, enpresa, pertsona eta familia guztiei erantzun eraginkorragoa eta kalitatezkoa emateko.
Balioa sortzen dugu
Intzidentzien, ezbeharren, erreklamazioen edo bestelako prestazioen kudeaketak gure aseguruen bitartekaritza-proposamenaren kalitatearen zati garrantzitsu bat zehazten du. Gainera, sarean egiten dugun lanak gure zerbitzu-sorta zabaltzeko aukera ematen digu; adibidez, zuen aseguruarekin lotutako kontsultak egiteko, Ronda Kolektiboan aholkularitza juridikoa jasotzeko doako lehen hitzordu bat eskura dezakezue.
Ikaskuntzarako eta kontsolidaziorako espazioa
Ezbeharren eta prestazioen kudeaketa erakundearen egituraren erdigunean kokatzen dugu, kooperatiba guztiarentzako ezagutza sortu, sendotu eta zabaldu ahal izateko, batez ere prebentzioari, aseguru-produktuen ebaluazioari, aseguru-konpainien erantzunari eta beste abarri dagokienez.